Ordiziarockeko Aftersun Jaia 2024 irailaren 14an ospatuko da.
Udari agur esateko apropos prestatutako jaialdia bueltan da, eta kartel paregabearekin gainera. Kontzertuak (Sara Zozaya, Ghau, Yaima Orozco eta Ixabe), hitzaldia eta erakusketa egongo dira.
Egitaraua eguerdian hasiko da, eta jan-edana egongo da bertaratzen diren guztein eskura. Esan beharrik ez dago jaialdian erabiliko den argindar guztia eguzki izpiek hornitutako plaken bidez sortua izango dela.