Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Antzerki irakasleei zuzendutako tailer trinkoa, Borja Ruizekin

septiembre 21, 2024 - septiembre 22, 2024

?Jerzy Grotowski antzerki maisu handiak zioen antzerkia lapurtzea bezala dela: egiten bakarrik ikasten da.

Hortaz, ikastaroa honetan praktikoki antzerkiaren oinarrizko elementuak aztertuko dira: gorputza, ahotsa eta emozioa pertsonaiak sortzeko erreminta bezala, bestea organikotasuna lortzeko inpultsu bezala, adimena, talde konposaketa, espazioa eta denboraren moldaketa… Eta guzti hori eszena zehatzetan landuta.

Saio bakoitza bi ataletan banatuko da: parterik mardulenean ariketak eta sorkuntzak uztartuko dira; bigarren partean, egindakoa analizatuko da, ariketa eta proposamen ezberdinen atzetik dauden helburuak eta intentsioak azalaraziz.

Ikastaroaren helburua bikoitza da beraz: antzerkia ikasi eta, aldi berean, antzerkia irakasten ikasi.

IRAILAK 21 eta 22

12 orduko ikastaro trinkoa10:00-14:00 eta 16:00-18:00.

URRITIK EKAINERA

Jarraipen saioak hilean behin (urriak 5, azaroak 16, abenduak 14, urtarrilak 18, otsailak 15, martxoak 15, apirilak 12, maiatzak 17 eta ekainak 14.): larunbat goizetan, 10:00-14:00?.

Detalles

Comienza:
septiembre 21, 2024
Finaliza:
septiembre 22, 2024
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2024/09/21/antzerki-irakasleei-zuzendutako-tailer-trinkoa-borja-ruizekin/webkklik00-detalle/eu/

Local

Eltzia
Oñati, Gipuzkoa 059 España