Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Kanpora sartzen»

noviembre 29, 2024

Zuzendaritza: Aitziber Garmendia.

Interpreteak: Xabin Fernandez, Intza Alkain.

Ekoizpena: Txalo produkzioak

2013ko martxoaren 11n, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen; egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabin eta birusaren arteko harremanaz hitz egiteko garaia iritsi da. Lanak birusarekin izandako elkarbizitza eta azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuko ditu. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, errua, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia… Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan?

Kanpora sartzen sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen duen lehen pertsonan idatzitako istorioa da.

 

Local

Muxikebarri – Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa – (Andra Mari eliza)
Basagoiti etorbidea, 77
Getxo, Bizkaia 044 España