2024ko Cultur-Izan programaren barne.
Antzerkia, musika eta dantza tradizionala uztartzen dituen ikuskizuna. Auritz-Burgueteko dantzen ingurukoa da, batzuk eszenatokirako egokituak, beste batzuk dokumentu historikoetan oinarrituta birsortuak, eta Aurizberri-Espinalen kantu tradizionaletan oinarritutako koreografia berriak biltzen ditu.
Oroitzapenetan zeharreko bidaia honek Alzheimerra duen emakume baten bizitza kontatzen du, Katali, zeinaren bidean Dorremotz, bere herriko jaiak txistua jotzen alaitzen zituen ttunttuneroa, gurutzatu zen.