Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

AZzabalik 2024, sorkuntza artistikoaren inguruko topaketa

septiembre 25, 2024

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok AZzabalik. Sorkuntza Artistikoaren inguruko Topaketarekin hasiko du 2024-2025 denboraldia. Topaketa honek ekoizpen garaikidea erakutsiko du bertako eta nazioarteko hogeita hamar bat artistaren lanaren bidez eta Zentroan hogei bat jarduera eginez: Atarian, Terrazan, Lantegian, Kubo Baltzan, DendAZen eta Erakusketa Aretoan.

AZzabalik goizean hasiko da, 2024-2025 denboraldia aurkeztuz eta Pentsatu, egin, bizi. Egonaldi artistikoen inguruko topaketa profesionala jardunaldiarekin. Gogoeta komun gisa, egonaldi batzuen arduradunek —instituzionalek eta independenteek— eta artistek iritzia emango dute sorkuntza bultzatzeko eta laguntzeko programen garrantziaz.

Arratsaldean, Azkuna Zentroko Egonaldien Programaren bidez lanean ari diren artistek Lantegian dituzten estudioak irekiko dituzte, beren prozesuak publikoen komunitate guztiei erakusteko. Proposamen horiek bestelako begirada bat eskaintzen diete egungo narratibei, arte bisualen, dantzaren, performancearen, ikus-entzunezkoaren, soinuaren eta hitzaren arteko elkargunean kokaturik.

Itzulera honetan, irakurketa performatiboak, bisita gidatuak, topaketak eta dantza-ikuskizunak izango ditugu, urtean barrena Alhóndigan egiten denaren erakusgarri.

2024ko PROGRAMA

EGITARAU PROFESIONALA

10:30-13:00

EGITARAU PUBLIKOA

OPEN STUDIOS

18:00-20:00

  • RAKETA BROKOBITX | Urquijo Aretoa
  • DENDAZ. THIS IS BASQUE DESIGN

Erakusketak

  • ALLORA & CALZADILLA. “KLIMA” | Erakusketa Aretoan

JARDUERAK

18:00

Irakurketa

Aurkezpena: Lan prozesuak

  • ALLORA & CALZADILLA. “KLIMA”| Erakusketa Aretoan

Performancea: Entelechy

Bisita gidatua

18:30

Performancea: JIRIW BE KA KOKODJI LADJE URRUN EGON ARREN

19:00

Performancea

  • ALLORA & CALZADILLA. “KLIMA”|  Erakusketa Aretoan

Performancea: Lifespan

19:00

Ekintza performatiboa

20:00

Dantza

20:40-21:00

ELAHOOD. “Intempestiva” | Kulturen Atarian

Dantza

21:00

GALA KNÖR. “Closer” | Kulturen Atarian

Performancea

Local

AZ Azkuna Zentroa – (Terraza)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España