Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Zineforuma 3ren artean: «Bye bye Tiberias» (Lina Soualem)

octubre 24, 2024

Hogei urte betetakoan, Palestinan bizi den Hiam Abbass-ek alde egingo du bere herritik, Europan aktore izateko ametsari segika, eta, beraz, atzean utziko ditu ama, amona eta zazpi ahizpak, Palestinako beste hainbat emakume bezala erresistentziaren eta erresilientziaren ikur izan direnak eta oraindik ere badirenak. Joan behar izan eta inoiz ere itzuli ez zirenak, eta geratu zirenak, bizitzari eusten eta bizirauteko estrategiak ehuntzen, zitalkeriaren erdian, askotariko zapalketa motak jasanez, eremu publikoan nahiz pribatuan, indarkeriaren continuum batean.

Gazako testigantzak izango dira, Mugarik Gabeko Medikuen eskutik.

Fitxa teknikoa:

  • Jatorrizko bertsioa arabieraz eta frantsesez
  • Azpitituluak eta zineforuma: Gaztelaniaz
  • Urtea: 2023
  • Iraupena: 82 min.
  • Herrialdea: Frantzia-Palestina-Belgika-Qatar
  • Zuzendaria: Lina Soualem
  • Generoa: Dokumentala

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

Local

Florida Zinemak – (1. aretoa)
San Prudencio, 22
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España