Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Escape Room &quot Ihes egitea jolasa ez denean&quot

octubre 4, 2024

  • 17:00 – 18:30
  • Ibaiondoko Gizarte Etxea
  • Publiko guztiak. 9 urte baino helduagoak
  • Elebiduna

«Ihes egitea  jolasa ez denean» gazteentzako jarduera ludikoa da (9-10 urtetik aurrera), Escape Room formatuan, Bakerako Lankidetza Batzarrea/Asamblea de Cooperación por la Paz (BLB/ACPP Euskadi) GGKEak antolatuta.

Escape Room hau 2022an sortu zen Escapelekurekin lankidetzan, Gasteizko Ihes-aretoetan aditua den erakundearekin. Jarduera horretan, parte-hartzaileek probak gainditu eta igarkizunak ebazten dituzte, Afrikatik Europara migratu behar izan duten lau pertsonaren historia ezagutu ahala. Ildo horretan, jokoa osatzen duten istorioek honako alderdi hauek jorratzen dituzte: migratzaileen errealitatea, Europako kontinentean aukerak bilatzeko; beren etxeak utzi behar izatearen arrazoiak; Afrikako migrazio-ibilbideetan Mediterraneo itsasoko kostaldera iritsi arte bizi duten errealitate gogorra; eta Europako herrialdeetara iristerakoan eta gure inguruko harrera- eta integrazio-prozesuetan dituzten zailtasunak.

Gainera, genero-desberdintasuna, zeharkakoa eta nabarmena kultura guztietan eta migratzen duten emakumeentzat ondorio latzak dituena, esplizituki ere lantzen da, jolasean aurkeztutako istorioetan elementu eta baldintzatzaile bereizgarriak sartuz.Parte hartzen duten gazteak 4 taldetan banatzen dira, eta talde bakoitzak planteatzen diren probak ebatzi behar ditu, betiere gainerako taldeekin koordinatuta; izan ere, jokoa ez da taldeen arteko lehiaketa gisa planteatzen, baizik eta parte-hartzaileen arteko lankidetza eta koordinazioa sustatzen da.

Jokoa ixteko, 4 taldeak amaierako puntu komun batera iritsiko dira, eta azken saria jasoko duen kutxa bat ireki beharko dute.

Sarbide mota

Izen» href=»https://sedeelectronica.vitoria-gasteiz.org/m01-10s/actividadAction.do?accion=verCentros&cen=54&activ=SREJ&anio=2024&lang=eu&idioma=eu&locale=eu#» ematea

Izena emateko datak
Noiztik: 2024/09/16 08:30 Noiz arte: 2024/10/03 23:59

Dohainiko aktibitatea. Izen ematea beharrezkoa da

Non

Local

Ibaiondoko Gizarte Etxea – (FELIX PETITE ANTZOKIA)
Landaberde, 31
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España