Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: «Go figure»

diciembre 12, 2024

Go Figure lanaren jatorria nolabaiteko dibertsitate funtzionala duten gorputzen bestelakotasunak haien izaera adierazten eta indartzen duen espazio baten bilaketa da; horren inguruan batu ziren Shmuel Dvir Cohen eta Tomer Navot dantzariak. Afekzio neurologiko jakin bat konpartitzen dute biek ala biek, distonia izenekoa, zeinaren ondorioz muskuluak borondatez kontra uzkurtzen zaizkien.

Prozesu horretan Sharon Fridman koreografoak lagundu die; Fridman INA izeneko mugimendu-praktika baten sortzailea da, zein kontaktu-, laguntza- eta oreka-akordio berrien bilaketan oinarritzen baita. Hartara, Go figure beste gorputz batzuen funtzionamendua eta erritmo- zein mugimendu-patroiak ezagutzeko gonbidapena da.

Orain arte egin duen ibilbide oparoan, Fridmanek hainbat sari jaso izan ditu.

Go figure lanean, gorputza aukera-mapa bihurtzen da, betiere bere desberdintasunetik abiatuta, arnas hartzen eta gainerako gorputzekiko duen desberdintasuna mugimenduan jartzen duenean. Eta, hara, hortxe izango da bene-benetan aske.

Artistak: Shmuel Dvir Cohen, Tomer Navot

Zuzendaritza eta koreografia: Sharon Fridman

Zuzendaritza eta ekoizpen laguntzailea: Tamar Mayzlish

Música original: Noam Helfer

Detalles

Fecha:
diciembre 12, 2024
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2024/12/12/go-figure/webkklik00-detalle/eu/

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España