Donostia Zinemaldia 2024.
«Nuevos medios: cine y festivales en la era de las redes sociales» (Hedabide berriak: zinema eta jaialdiak sare sozialen garaian) hizketaldian, Diego Batlle −Otroscines.com plataformako zuzendaria−, Pepa Blanes −Cadena Ser kateko kultura-ataleko burua−, Wendy Ide −The Observer argitalpeneko kritika-saileko burua− eta Guy Lodge −Varietyko kritikaria−, euren esperientzia pertsonala partekatuz ariko dira hizketan sare sozialak zinemari eta jaialdiei buruzko informazioa emateko baliatzeko moduaz, eta eztabaidatu egingo dute beharrezkoa ote den sare sozialetan egotea gomendio-funtzioa betetzeko.
Ikus-entzuleak: gonbidapenak Zinemaldiaren webgunean, Zinemaldi Plazan eta Tabakalerako leihatilan ekitaldiaren bezperatik. Akreditaziodunak: sarrerak erreserbatzeko sistemaren bitartez.