Hilaren 22ko hitzaldian bere ibilbidea eta inspirazioak hurbiletik ezagutuko ditugu.
Jose Antonio Carbajo 1943ko uztailaren 30ean jaio zen Meneses de Camposen, Palentziako probintziako landa-lurretan dagoen herrixka batean, eta Gasteizen du egoitza 1974tik. 1990. urte inguruan, buztina maneiatzen hasi zen, zeramikazko ikastaroetan parte hartuz; denbora batez, hainbat monitoreren irakaskuntza bildu du, baina usategietako edo beste eraikin batzuetako piezak egiten dituenean, autodidaktatzat hartzen da pieza horien eraketan, denborarekin garatu eta hobetu duen sistema eta teknika bat erabiltzen baitu.Jarduera hau egiten eman duen denboran, erakusketa kolektibo eta indibidualetan parte hartu du, baita arte-lehiaketetan ere, aurkeztutako lanengatik sari desberdinak lortuz.