Gatibu taldeak mende laurdeneko bideari agur esango dio 2025ean, 25 urte beteko dituen urtean, alegia.
Azken kontzertua urte horretako abenduaren 13an eskainiko dute, BECen, eta sarrerak astelehenean, irailak 23, jarriko dituzte salgai. Hain zuzen ere, taldearen webgunean erosi ahalko dira sarrerak, 08:00etatik.
«2025ean 25 urte egingo ditu taldeak, eta erabaki dugu oso urte ona dela uzteko», iragarri dute taldeko kideek, esklusiban, ETB1eko «Biba Zuek» saioan.