Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Iribarne»

febrero 2

Hau ez da Manuel Fragari buruzko biopic-a, baizik eta Espainian ezinbestekoa izan zen bigarren mailako pertsonaietako baten eskutik oinez ibilita honaino nola iritsi garen ulertzeko saiakera.

Frankismoaren kontra egiten duen satira. Eszenaratzeak jolas korala eskaintzen du, eta bertan antzezle guztiek elkarri txanda ematen diote Fragarena egiteko, haurtzarotik hil zen arte. Hiru zatitan planteatuta dago muntaia, eta Espainiaren duela gutxiko historia eta bilakaera politikoa jasotzen du.

ButacaZerok gaurkotasunarekin hitz egiten duen antzerkia proposatzen du, begirada kritiko eta ironiko batetik. ‘Iribarne’ lanarekin, publikoa proiektuaren fase guztietan barne hartzen duen sormenezko kudeaketa-eredu berri baten alde egiten du, ikus-entzuleak sortze-prozesuan parte hartzera gonbidatuta. 

Iraupena: 180’

Fitxa artistikoa:

  • Testua: Esther F. Carrodeguas
  • Zuzendaria: Xavier Castañeira
  • Antzezleak: Mónica García, Xurxo Cortázar, Anxo Outumuro, Lidia Veiga, Jorge de Arcos eta Esther F. Carrodeguas
  • Koreografoa eta zuzendariaren laguntzailea: Sabela Domínguez
  • Soinu-espazioa eta abestitzarrak: Berto
  • Espazio eszenikoa: Xavier Castiñeira eta Diego Valeiras
  • Jantziak: Diego Valeiras
  • Argiztapena: Diego Vilar – Equipo Creativo RTA
  • Ikus-entzunezkoak: Pablo Fontenla
  • Produkzioa: Juancho Gianzo
  • Butacazeroren produkzioa, CDNrekin eta Ribadaviako Nazioarteko Antzerki Jaialdiarekin koprodukzioan

Local

Gayarre Antzokia
Carlos III. etorbidea, 1
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España