Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Alicia en el Pais de las Maravillas»

octubre 19, 2024

Alizia, neska urduri bat da, abenturak bizi nahi dituena. Egun batean, untxi zuri hiztun bat korrika pasatzen da bere aurretik, eta neskatoak ezin du saihestu atzetik jarraitzea eta bere gordelekuan sartzea.

Une horretatik aurrera, Aliziak magiaz, kantuz eta dibertimenduz beteriko bidaia harrigarria hasiko du. Bertan, te hartuko du “Sonbreirugile Zoroarekin”; igarkizunetan jolastukodu “Beldarrarekin”; lorategiko arrosak margotzen lagunduko du; kroket partida batean parte hartuko du flamenkoekin. Hau guztia Bihotzen Erreginak burua mozten ez badio.

Ipuin klasikoaren berrikuspena, non hezur-haragizko pertsonaiak tamaina ezberdinetako titerrekin eta antzerki beltzaren magiarekin nahasten diren, fantasia protagonista den mundu batean murgiltzera gonbidatuz. Ikuskizun ikusgarria izango da, eta helduek eta txikiek gozatuko dute.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaria: Raúl Amares
  • Txontxongiloen diseinua: Raúl Amores eta Matías Zanotti
  • Antzezlea: Laura García – Marín
  • Txontxogiloen-manipulatzaileak: Ricardo Cristóbal, Javier del Arco, Aitor Presa, Raúl Amores eta Cesar Rosado
  • Nori zuzenduta: 4 urtetik aurrera
  • Iraupena: 60 min

Local

Kurtzio Kultur Etxea
Mendieta, 11
Sopela, Bizkaia 085 España