Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Literatura topaketa: «Idazteaz beste: kantugintza eta literatura»

octubre 16, 2024

Elkarrizketa saioaren helburua izango da, Ruper Ordorikaren kantugintza esperientziatik abiatuta, bere ibilbideaz, eta, bereziki, letragintzaz aritzea. Era berean, literaturarekin izan dituen askotariko harremanak ere jorratu nahiko genituzke.

Idazteaz beste Mikel Ayerbek zuzendutako euskal literaturari buruzko elkarrizketa-saioetan datza.

Mikel Ayerbe Sudupe (Azpeitia, 1980). Literatura Konparatuan eta Literatur ikasketetan Doktorea eta EHUko irakaslea, literatura-kritikaria eta literaturaren inguruko hainbat ekimenen partaidea, besteak beste. Baina horien guztien aurretik eta ondoren, irakurlea; irakurle porrokatua.

 

Local

Lakua Gizarte Etxeko Liburutegia
Etxanobetarren Zidorra, 2
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España