Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Chillidaren burdinezko eguzkia»

octubre 20, 2024 - octubre 27, 2024

Arantzazuko Adiskideak elkarteak, Arantzazuko Santutegiarekin, Arantzazulab-ekin, Oñatiko udalarekin, Chillida Belzunce sendiarekin eta Donostiako Maushaus estudioarekin elkarlanean, bi igande, urriak 20 eta 27, aukeratu ditu haurrei zuzendutako lantegia antolatzeko Arantzazun. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta, bi lantegiak goizeko 10:30etik eguerdiko 13:30era bitartean egingo dira.

Eduardo Chillidaren (1924-2002) jaiotzaren 100. urteurrena betetzen den urte honetan, haurrek, Eduardo Chillidak Arantzazuko Basilikaren ateetan egindako lanak aztertuko dituzte eta horretaz gain, Chillidak erabilitako hainbat teknika esperimentatzeko aukera izango dute.

Izen ematea: adiskideak@arantzazu.org – 688 613 840

Detalles

Comienza:
octubre 20, 2024
Finaliza:
octubre 27, 2024
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2024/10/20/chillidaren-burdinezko-eguzkia-/webkklik00-detalle/eu/

Local

?Gandiaga Topagunea? Arantzazu auzoa, 1
Oñati, Gipuzkoa 059 España