Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«El Gran Kursaal. Historia y recuperación de un patrimonio»

diciembre 19, 2024

Abenduaren 10etik 2025eko apirilera Nabarmendutako obra Kursaal Handia kasinoko dekorazio ondarearen parte izandako margolan bat izango da, berriki San Telmo Museoak eskuratua eta zaharberritua. Pieza Arte bilduma historikoaren aretoan.

Lana, Izenbururik gabe, marouflage bat da (hormara itsatsitako mihisea), Ne´stor Marti´n Ferna´ndez de la Torrek sortua eta 254 x 184 cm-ko dimentsioa duena.

Pieza horretatik abiatuta Lola Horcajo historialariak bisita gidatua eta hitzaldia eskiniko ditu.

18:00etan bisita gidatua

Bisita gidatua eskainiko du pieza dagoen lekura.

Bisita doakoa da (beharrezkoa da web bidez lekua erreserbatzea). Erreserbak egiteko epea 15 egun lehenago zabalduko da.

19:00etan hitzaldia

Gran Kursaal kasinoari buruzko hitzaldia, museoak errekuperatutako eta zaharberritutako dekorazio elementutik abiatuta. Kasinoa eraikitzeko asmo handiko proiektuak zailtasun ugari izan zituen 1922an inauguratu zen arte. Bi urte geroago, jokoaren debekuak bere itxaropenak zapuztu zituen. Ordutik aurrera, luxuzkoegia zen eraikin batean egindako jarduerek bideraezin bihurtu zuten eraikina mantentzea, eta 1973an eraistea erabaki zen.

Saioa ekitaldi aretoan izango da sarrera librearekin edukiera bete arte.

Oharra

Hitzaldia streaming bidez eskainiko da

 

Local

San Telmo Museoa – (San)
Zuloaga Enparantza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España