Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Txiki Rock Euskal Rockari Errepasoa»

octubre 20, 2024

“Txiki Rock” familia eta musika ustartzen dituen bizipen bat da. Ekimen honek etxeko txikienak Euskal Herriko Rock musikan hasi eta hezi nahi ditu, beraien gurasoak gazte zirenean entzuten zituzten kantuak bergogoratuz eta familian, beraien talde gogokoenen kantuekin elkarrekin gozatzeko aukera emanez.

Kortatu, Itoiz, Hertzainak, Zea Mays eta bestelako talde maitatuen tematzarrak berriro entzuteko parada izango dugu TXIKI ROCKen, txiki eta nagusiek euskarazko rockak sentiaraziko dizkigun zirrarak esperimentatuz.

ZERTAN EZBERDINTZEN DA OHIKO KONTZERTU BATETAZ?

Proiektu hau beste kontzertu arruntetaz ezberdintzen duena da abeslariak, kontzertuan zehar, euskal musikaren, taldeen eta kantuen azalpenak emango dituela, txiki zein nagusientzat. Gainera kontzertu osoan zehar dantzatu eta disfrutatzera animatuko ditu.

Guzti honetaz gain, pantaila erraldoi batez lagunduta egongo da, non bideoak proiektatuko diren.

Txiki Rock familientzako kontzertu bat izanik, bolumena txikienentzat egokituta egongo da.

Gure azken helburua, umeak beraien senideei hainbeste gozatuarazi zien musika horretara hurbiltzea eta mundu horretan barneratzea da, nagusiek rock sentimenduak berbizitzen dituzten bitartean.

Nori ez litzaioke gustatuko etxeko txikienekin batera bere kantu gogokoenak abestu eta dantzatzeak?

 

Local

Urdulizko Kultur Etxea
Aita Gotzon, 16 bis
Urduliz, Bizkaia 089 España