Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Gipuzkoako Ahotsak 2024: Eneritz Furyak + Hatxe

octubre 25, 2024

2024ko Gipuzkoako Ahotsak Zikloaren barne.

ENERITZ FURYAK

“HHH” Eneritz Furyak musikariak Emadan (2021 – autoekoizpena) diskoaren ondoren landutakoaren emaitza da. Dagoeneko lehen entzunaldian bertan aldaketa iradokitzen duen disko berria. “Argia” lehen aurrerapenean bertan bere soinuaren eta zuzeneko formatuaren eboluzioa erakutsi zigun. Bideoa EITB Kulturak estreinatu zuen, bira honetako kontzertuak nolakoak izango diren azalduz. Aurreko esperientzietako testurak elektronikaren kudeaketa berri baten gainean.

HATXE

Idoia Hernandezek (HATXE) konpositore gisa duen ibilbidea diziplinartekotasunari zuzendu zaio bereziki. Antzerki, dantza eta poesiarako musika sortzeak artista gisa bereizi du. Izan ere, ez da gauza bera abesti bat sortzea edo eszena baterako musika konposatzea, azken kasuan narratibak musikaren egitura lehenesten baitu. Hortik dator bere kantuen berezitasuna, narratiba gailentzen baita. 

Local

Kutxa Kultur Kluba
Andre zigarrogileak plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España