Irungo Udaleko Kultura Arloak bi paseo gidatu antolatu ditu Irungo hirigunean barrena, Nestor Basterretxea artistak hirian egon zen bitartean sortu zuen obra ezagutarazteko.
Fernando García Nieto historialariaren eskutik egingo dira, urriaren 5ean eta 20an, larunbat eta igandearekin hurrenez hurren, 10:00etatik aurrera, Nafarroa hiribideko iturritik abiatuta.
Parte hartzaileak Nafarroa hiribideko iturritik abiatuko dira, eta, Pelegrín de Uranzu karrikan barrena, Sarjia parkeraino joango dira, Basterretxea hirigile jardun baitzen bertan. Gero, Jenaro Etxeandia plazara igoko dira, Aguirre gozotegiko frisoari eta artistak bertan egindako lanari buruzko azalpenak entzuteko. Jarraian, Iparralde hiribideko 4 zenbakiko eraikina bisitatuko dute, autorea Ander Basterretxea anaia eta arkitektoarekin elkarlanean aritu baitzen han. Azkenik, Iparralde hiribideko etxe-lantegira joango dira: Luis Vallet de Montano arkitektoak proiektatu zuen, eta Basterretxea Jorge Oteizarekin batera bizi izan zen han.
Bisitak gaztelaniaz izango dira, eta 90-120 minutu iraungo dute. Interesdunek doan eman dezakete izena, cultura@irun.org helbide elektronikoan.