Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Pasaia Zinema Txikia 2024-2025: «Goonietarrak»

marzo 15

2024-2025eko ikasturteko Pasaiako Zinema Txikia egitarauaren barne.

Mikey hamairu urteko mutikoa da, eta, anaia zaharrenarekin eta lagunekin batera, Goonies izeneko talde bat osatzen dute. Egun batean, etxeko ganbarara igotzea erabakitzen dute, aitak zaharkinak dituen lekura. Bertan, XVII. mendeko altxor galdu baten mapa aurkitzen dute, piraten garaikoa, eta espiritu abenturazalez beteta irtetea erabakitzen dute. Mapak gidatuta, Goonieak ‘Willy Begibakarra’ pirataren altxor ospetsuaren bilaketa zirraragarri eta arriskutsuan murgilduko dira. Beren ibilbidean, tranpa burutsu eta buru-hausgarri batzuei egin behar diete aurre, aurrera egin ahal izateko. Gainera, Fratelli izeneko gaizkile familia batek jazartzen ditu, haiek ere altxorra eskuratu nahi dutela.

Fitxa teknikoa:

  • Jatorrizko izenburua: The Goonies
  • Zuzendaria: Richard Donner
  • Gidoia: Chris Columbus / Historioa: Steven Spielberg
  • Musika: Dave Grusin
  • Antzezleak: Sean Astin, Corey Feldman, Kerri Green, Jonathan Ke Quan, Jeff Cohen, Josh Brolin, Martha Plimpton, Ke Huy Quan, John Matuszak, Anne Ramsey…
  • Iraupena: 114 minutu

Local

Juanba Berasategi Aretoa
Donibane kalea, 1
Pasaia, Gipuzkoa 064 España