Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Italia Txiki Elkarteak antolatutako film proiekzioa eta ondorengo solasaldia, Mosaico Italiano 5 zikloaren barruan:
Good morning Babilonia
Benetako gertaeretan oinarrituta, filmak bi anaia toskanarren istorioa kontatzen du. Bi anaia horiek elizen zaharberritzaileak dira, eta familia negozioaren porrota ondoren Estatu Batuetara emigratzen dute. Beren trebetasunari esker, eszenografien eraikitzaile gisa lan egingo dute David Wark Griffith zuzendariaren Intolerance filmean. Baina familiarteko zorigaitzek eta Lehen Mundu Gerrak modu ezabaezinean markatuko dituzte haien bizitzak.
Taviani anaiei omenaldia
Fitxa tekinikoa:
Aurkezle eta solasaldikideak: Marina de Franceschi, Sara Agnetti
Egile eskubideak babesteko asmoz, filma ez da streaming-ez igorriko. Ordez, ekitaldiaren aurkezpena eta filmaren ondorengo solasaldia besterik ez dira eskainiko.