Iturritik jaialdiaren esparruaren barruan eta Rel i grapa programa aurkezteko Víctor eta Raúl Pérez Armeroren etorreraz baliatuz, eskola magistral bat antolatu da.
Hona hemen nola aukezten duen Víctor Pérez Armerok jarduera: «Elkarrekin emango dugun denboran, Rel i grapa ikuskizunerako materiala sortzeko erabili ditudan praktika metodologikoak partekatuko ditut. Bakoitzaren artxibo pertsonala aktibatzeko ideiarekin mugituko gara, gure artetik igaro diren dantzen memoria fisikoa landuz eta material horiek berreskuratuz, gaur egun dugun gorputzetik berraztertzeko. Laborategiko espazioaren barruan pertsona bakoitzaren iraganeko esperientzien eta ikerketa egingo den egungo egoeraren arteko elkarrizketa bat sortzea bilatuko dugu, sortzen diren sentsazio eta emozioei arreta jarriz eta espazioa emanez, material koreografiko gisa ere txertatzeko».
Eskola magistral hau dantzako profesionalei eta maila aurreratuko ikasleei zuzendua dago.
Matrikulatzeko azken eguna: 2024ko urriak 16, 13:00.
Informazio gehiago: 943 483860 / ballett@donostia.eus.