Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Sonido en directo» tailerra, Beñat Antxustegirekin

octubre 16, 2024 - diciembre 18, 2024

Ikastaro praktikoa

Zuzeneko sonorizazioari aurre egin ahal izateko oinarrizko ezagutzak eskuratzea.

Programa

Muntaketa

Soinu ekipo baten ezaugarriak,helburua eta zatiak:
1. Zein dugu soinu ekipo honen helburua?
2. Zeintzuk dira behar dituen ezaugarriak?
3. Ekipo baten atalak edo zatiak:
3.1. Soinuaren iturria (Mikrofonoak, musika tresnak, musika erreproduktoreak).
3.2. Preanplifikazioa eta anplifikazioa (Nahasketa mahaiak eta anplifikatzaileak).
3.3. Bozgorailuak.
3.4. Euskarriak.
3.5. Kableak.
4. Oinarrizko muntaketa eta martxan jartzea.

Soinu ekipo muntatzea eta “rider” bat egitea:
1. P.A. eta Monitoreak.
2. Soinuaren ibilbide ezberdinak (“Routing”).
3. Talde baten ezaugarrien arabera behar teknikoak antolatzea.
4. “Rider” bat egiten ikasi.
4.1. kanalen zerrenda.
4.2. eszenategi planoa.

Nahasketa

Soinu frogak eta soinu iturri banakoen egokitzapena:
1. Soinu iturri bakoitzaren ganantzia era egokian egokitu.
2. Soinu iturri bakoitzaren ekualizazioa.
3. Nahasteko prest: P.A., monitoreak
4. Soinuaren dinamika eta honen oinarrizko kontrola.

Soinuaren planoak eta irudia sortzen: soinu maila, panorama eta erreberberazioa. Efektuei (Delay,chorus, pich) gainbegirada.
Ohiko arazoen konpontzea.

Ikasleak eraman beharreko materiala

Kuadernoa eta boligrafoa apunteak hartzeko.

Oharra: edozein zalantza argitzeko musikagela@donostia.eus helbidera zuzendu zaitezke (gaian kurtsoaren izena jarri).

Matrikulatzeko azken eguna: 2024ko urriak 9, 23:59.

Detalles

Comienza:
octubre 16, 2024
Finaliza:
diciembre 18, 2024
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2024/10/16/sonido-en-directo-tailerra-benat-antxustegirekin/webkklik00-detalle/eu/

Local

Intxaurrondo Kultur Etxea – (Intxaurrondo K.E.)
Felix Gabilondo Plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España