Ikastaroaren helburua soinu-banda bat nola sortzen den ulertzea da. Horrela, ikasleek soinu-banda bat definitzeko eta sortzeko oinarrizko tresnak jasoko dituzte. Ez da beharrezkoa aldez aurretik musika-ezagutzak izatea.
Programa
- Soinu-banda bat elementu narratibo bihurtzea ahalbidetzen duten oinarriak.
- Ikus-entzunezkoen arlorako musikaren azpian dauden oinarrizko kontzeptuak.
- Zinemaren historian musikak izan duen bilakaera.
- Ikus-entzunezko lan batean musikak betetzen dituen funtzioak.
- Zineman musikak hartu ditzakeen kategoriak.
- Musika-gidoi bat zertan datzan.
- Musika-ekoizpenaren oinarriak, bai kudeaketaren ikuspegitik (aurrekontuak, plangintza, etab.), bai ikuspegi teknikotik (DAW, samples, etab.)
- Hori guztia ariketa praktikoetan oinarrituta.
Matrikulatzeko azken eguna: 2025eko martxoaren 10a, 23:59.