Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Euskalduna Jauregiaren 25. urteurrena: «Bake Soinuak» (Izaro + Asier Etxeandia + BOS + Bilboko Koral Elkartea + Hortzmuga)

diciembre 5, 2024

Euskalduna Bilbaok abenduaren 5ean amaituko ditu bere 25. urteurreneko ospakizunak, Bake Soinuak kontzertuarekin.
 
Ekitaldi honetako egitaraua etxetik gertu dagoen jendearekin osatu du: BOSekin, Bilboko Koral Elkartearekin, Hortzmugarekin eta Izaro eta Asier Etxeandia bezalako bi artista entzutetsurekin. Ospakizunetan murgilduta egon arren, munduko gerra egoeraz ohartuta, Biltzar eta Musikaren Jauregiak ez du aukera hau alde batera utzi nahi bozgorailu gisa jarduteko eta gerraren eta haren ondorioen aurkako deia egiteko. Horregatik, kontzertu honen ardatza Bakearen eta giza eskubideen defentsa izango da.
 
Auditoriumean egingo da gala hau, 19:30etik aurrera. Biltzar eta Musika Jauregiak ospakizun hau Bizkaiko gizartearekin partekatu nahi du, eta lurralde osoari gonbidapena luzatzen dio egun honetaz gozatzeko eta Bakearen aldeko deialdiarekin bat egiteko.
 
Ikuskizun honetarako sarrerak doakoak dira eta zozketa baten bidez banatuko dira tokia bete arte. Interesdunek izena eman ahal izango dute euskalduna.eus webgunean eta leihatiletan bertan, ohiko ordutegian, urriaren 17tik azaroaren 3ra arte.
 
Euskalduna Bilbaok ospakizunaren tamainako egitarau bat prestatu du, Euskal Herriko eta atzerriko musikagileen lana uztartuz. Pablo Sorozabal konpositorearen ‘Gernika’ kantata, Nemesio Etxanizen letrarekin, gerrak sortzen duen hondamendi eta mina gogora dakarrena, batez ere Euskadin. Beethovenen ‘9. sinfonia’-ren azken mugimendua ere interpretatuko da, aurten 200 urte betetzen dituena eta Bakearen aldeko kantua dena, EBren balioak transmititzeko eta Europako gerraren aurkako deia egiteko pieza ezin hobea.
 
Auditoriumera bertaratutakoek John Adams konpositore estatubatuarraren ‘Klinghofferren heriotza’ operaren sarrera estreinatuko dute estatu mailan, 2019an Euskalduna Bilbaon bertan BBVA Fundazioaren ‘Fronteras del Conocimiento’ sari ospetsua jaso zuena. Lan honek Achile Lauro itsasontziaren bahiketa kontatzen du eta bere sarrera bi koruk osatzen dute, ‘Exiliatu juduen abesbatzak’ eta ‘Exiliatu palestinarren abesbatzak’, herri horietako bakoitzaren historiaren isla. Euskalduna Bilbaok programazio hau zonalde horretan Bakearen eta akordio baketsu bat lortzearen aldeko oihua izatea nahi du.

Local

Guggenheim Bilbao Museoa – (Euskalduna Jauregia eta)
Abandoibarra Etorbidea, 2
Bilbao, Bizkaia 020 España