Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Iruñaldia 2024: Irekiera ekitaldia

noviembre 18, 2024

2024ko Iruñaldia jaialdiaren barne.

Artistak: Duguna Iruñeako dantzariak, Broken Brothers Brass Bans, Sustrai Colina, Sarai Robles

«Duguna – Iruñeko dantzariak taldea 75. urteurrena ospatzen ari da urte honetan zehar. Horregatik, Iruñaldiaren zabalera-ekitaldia eskaintzera datorkigu. Sormen berezi bat, aurreko hilabatetan plazaratu duen esperimentazioaren ildo beretik. Honetan, dantza, musika eta bertsolaritza uztartzen dira. Dugunaren dantzarekin batera, Broken Brothers Brass Bandek erritmoa jarriko du eta Sustrai Colinak eta Sarai Roblesek bertsoak. Hiru diziplina bat eginez, bide berritzaileak zabaldu nahian.

75. ospakizunen baitan, joandako apirilean halako esperimentua egin zuten Dugunako dantzariek, Zazpiko Handia Brass Bandak eta Oihana Iguaran eta Sustrai Colina bertsolariek. Euskal zortzikoaren jatorriari buruz hainbat eztabaida izan dira. Eztabaida horietako batean Karlos Sanchez Ekiza txistulari eta etnomusikologoak iradoki zuen dantzarien eta bertsolarien zortzikoa ez ote ziren gauza bera. Soka horri tiraka sortu zituzten Dugunakoek haien Sanferminetako trokeo-dantzak eta bertsolariekin zortzikoetan jolas egitea izan zen apirileko emanaldi haren helburua. Zazpiko Handia Brass Bandak kolore berezia eman zien doinuei eta bertsotarako oinak, bertsolariei. Jolaserako aitzakia hau ekarri nahi izan dugu Iruñaldiko Udal Plazako inaugurazio ekitaldi honetara.»

Local

Iruñeako Udaleko plaza
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España