Indarkeria matxistak nerabezaroan VIII. Jardunaldiari lotutako edukia.
Aurtengo jardunaldiaren gaia, Intersekzionalitatea da eta gai hau jorratzeko, kultur emanaldi sexkidetzaileekin gozatu eta ikasteko aukera edukiko dugu.
Laura Ré eta Danel Galdaeraren arteko elkarrizketa bat izango da. Intersekzionalitatea aurkeztuko dute beraien bizipenetatik eta gai honetan murgilduko dira ordubeteko hizketaldi batean. Umorea eta ikuspegi feminista izango dira saioaren bi ezaugarri. Umore azidoa da beraiena eta horretaz baliatzen dira dimentsio handiko gauzen inguruan hitz egiteko.
Oharra: sarrera doakoa eta librea izango da, edukiera bete arte.