«Gizakiak, modu batean edo bertzean, beti sortu ditu bere abilezia edo gaitasun sentsorialak anplifikatu edo hedatzeko erremintak. Gure arbasoek egindako lehendabiziko larruzko berokiak, gure ikusmena hobetzeko antiojoak edo anplifikatzeko prismatikoak, baita gorputz-adar baten edo honen zati baten falta betetzeko egurrezko hanka edo kakoak aipatu ditzakegun adibide batzuk bakarrik dira; medikuntzaren esparruan gaur egun dauden garapenak ahaztu gabe, noski, hezur-protesiak edo kirurgia bidez gure organismoan integratutako gailu elektroniko txikiak, koklea inplanteak edo taupada-markagailuak, hala nola. Azken finean, neurri haundiago edo txikiagoan teknologia bidez sortutako protesiak dira.
Teknologia gure gorputzaren luzapen bezala gehitzea gure egunerokotasunean aurkitzen da, organismoan txertatzeko kirurgia behar duten protesi inbaditzaileetatik hasi eta gure gaitasun sentsorialak modu ez inbaditzaile batean hedatzen dituzten gadget teknologiko eta jantzi inteligentetaraino, baina, azken finean, protesi moduan funtzionatzen dutenak».
Lekuak: 6.
Maria Castellanos Vicente
Artista eta Arte Ederretan doktorea, Oslo Metropolitan University unibertsitatean doktoratu ondoko ikertzailea izan da, Futures of Living Technologies 2021-2023 proiektuaren esparruan.
Bere praktika artistikoa gizakien muga sentsorialen inguruko azterketara bideratua dago, baita gizaki eta ez gizakien arteko komunikazioa eta ulermena bultzatzen dituen sistema konplexuen eratzean ere.
Bere lana arte-zentro nazional eta internazional ezberdinetan erakutsia izan da. Hauek nabarmentzen dira: Ars Electroniaca (AT), LABoral (ES), HeK (CH), Pompidou-Metz (FR), Matadero Madrid (ES).