Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Santurtziko Antzerki Jaialdia 2024: «Burro»

noviembre 16, 2024

2024ko Santurtziko Antzerki Jaialdiaren barne.

Zuzeneko musikadun tragikomedia astoei buruzko literatur-lan handienetan oinarritzen dena eta antzerkian ezinbestekotzat jotzen den antzezle handienetako batek interpretatua.

Etxalde huts batean, asto batek, makila bati lotuta, bere bizitza kontatzen dio bere itzalari, baso-sute bat hurbiltzen ari den bitartean. Horiek horrela, bidaia tragikomiko, dibertigarri, samur, poetiko eta sakon bat hasten da, astoari eta animaliaren eta gizakiaren arteko harreman biziari buruzko testu klasiko handiak aztertzen dituena.

Zuzeneko musika eta antzerkirik garbiena izenik gabeko asto horrentzat dira, sei mila urtekoa bera. Ibilbide luzea egingo du denboran eta espazioan: Grezian eta Erroma klasikoetan zehar izandako abenturak, zoritxarrak eta gorabeherak, Erdi Aroa jai-giroa eta inauteriak, Espainiako eta Ingalaterrako Urrezko Mendea, ilustrazioa eta modernitatea. Sua hurbiltzen den bitartean ahanzturaren aurka borrokatzen duen kontakizuna da hau. Aztarna uzten duen obra bat… apatxen aztarna.

Hainbat testu ezagunen eszenak eta pasarteak ikusteko aukera izango dugu, besteak beste Esopo, Iriarte eta Samaniegoren alegienak eta Apuleyoren “El asno de oro”, “Misa del asno” eta “Testamento del asno” (anonimoak), Fray Anselmo de Turnedaren “Disputa del asno”, Miguek de Cervantesen “Don Quijote de la Mancha”, William Shakespeareren “El sueño de una noche de verano” eta Juan Ramon Jimenezen “Platero y yo” lanenak.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: Álvaro Tato
  • Zuzendaritza: Yayo Cáceres
  • Antzezleak: Carlos Hipólito, Fran García, Iballa Rodríguez, Manuel Lavandera

Local

Serantes Kultur Aretoa – (OCINE Mendibil)
Máximo García Garrido, 13 Behea
Santurtzi, Bizkaia 082 España