Topaketaren izenburua «Mediacción: creando espacios de afecto y comunidad entre la música, los intérpretes y las personas» da eta Gasteizko Europa Jauregian izango da 2024ko abenduaren 2tik 4ra. Pentsalari, pertsona anonimo, irakasle, diziplina askotarikotako artista, kultur kudeatzaile, gizarte-erakunde eta lider eta bitartekarientzako topagune izan nahi du ekitaldi honek. Gure helburua entzuten eta hitz egiten jarraitzea da, musika-erakunde gisa dugun zeregina hobeto ulertzea ahalbidetuko digun prozesu batean. Publikoa, musikariak eta musika konektatzen direnean sortzen den adizkidetasunezkoeta elkarrekikotasunezko espazio bat sortzea bilatzen dugu, esperientzia artistiko kolektibo bihurtuz.
Esteka honetan duzue informazio gehiago: ROCE TOPAKETA
Norentzat: kultura-ekipamenduetako hezkuntza- eta gizarte-arloetako arduradunentzat; sortzaileentzat; musikako, ikerketako, musikologiako, hezkuntzako, psikologiako, pedagogiako eta kultura-bitartekaritzako profesionalentzat; gizarte-kolektiboetako arduradunentzat; gizarte-langileentzat; eta XIV. ROCE Topaketaren gaian interesa duten guztientzat.
Izen-ematea eta kontaktua:
Izena emateko epea: azaroaren 25era arte.
Plaza mugatuak, izena emateko hurrenkeraren arabera emango direnak.
Izena emateko kontu zenbakia: ES58 2095 5001 06 1063874613
Tel.: 654 85 08 80
E-maila: info@rocemusica.org