«‘Amara Berrin ere badago turistifikaziorik?’ Galdera horri erantzuten saiatuko dira azaroaren 14-ean Bizilagunekin plataformako lagunak. Nabarmena da turismoak hiriaren bizitzan eragiten duela. Etxebizitzen prezioa asko igo da azken urteetan eta gero eta turista gehiago ikusten ditugu Donostiako kaleetan. Turismo honen bilakaerak auzoan duen eragina azaltzen eta argitzen saiatuko gara.»