Gabriel Fauréren heriotzaren 100 urteak ospatzeko, Musika Hamabostaldiak, Arandoño Elkartearekin batera, kontzertu hau antolatu du Abesbatza eta Organorako. Beste pieza batzuen artean, Fauréren lan handienetako bat entzuteko aukera izango dugu, bere Requiem op.48. Abesbatza hainbat taldetako kideek osatzen dute. Bidane Txopitea eta Hodei Yañez-en ahots bakarlariak Gerardo Rifon organistarekin batera arituko dira Fernando Urainen zuzendaritzapean.
- Sopranoa: Bidane Txopitea
- Baxua: Hodei Yánez
- Organo-jolea: Gerardo Rifón
- Zuzendaria: Fernando Urain
- Gabriel Fauré Abesbatza