Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«GAZTEON OSASUN MENTALA: Osasun mentaleko solasaldi irekia»

noviembre 13, 2024

«Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGKgazteen osasun mentalari buruzko hausnarketa-lan bat egiten ari dela jakinarazi nahi dizue. Osasun mentaleko hainbat jardunaldi eta hausnarketa saio egin eta gero, osasun mentaleko testigantzak entzun eta hausnartzeko, zuzenean gazteen ahotsak jaso nahi ditugu, eta egoerari buruzko posizionamendua sortu.

Espazio seguru bat sortu nahi dugu gazteentzat, askatasunez hitz egin ahal izateko eta gazteek eguneroko arazoei eta egiturazko gaiei buruz duten ikuspegia aztertzeko, osasun mentalari dagokionez.

EGKn ziur gaude gazteok asko dugula esateko osasun mentalari buruz. Zure kasua, edo zure elkartearena, lagun-taldearena, etab. bada sentitzen duzun guztia adierazteko aukera izango duzu azaroaren 13an, 17:30etik 19:30era, La Perrera eraikineko coworking gelan (Bilbo).

Saioan parte hartzeko, izena eman behar duzue galdetegi honen bitartez. Garraio publikoaren gastu guztiak ordainduko dira, dagokion egiaztagiria aurkeztuta.»

Informazio gehiagorako:

  • deitu 944436143 / 688676099  (Aitor) telefonoetara
  • idatzi partehartze@egk.eus emailera. 

Local

LA PERRERA
Sabino Arana, 50
Bilbao, Bizkaia 020 España