Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Doako ikastaroa, euskaraz: «Eduardo Chillida. Materia eta espazioa. Bere lana eta pentsamendua»

noviembre 14, 2024 - diciembre 19, 2024

Doako ikastaroa, online eta euskaraz. Parte hartzeko, beharrezkoa da aurretik izena ematea: https://chillida.asmoz.org/eu/izen-ematea/ 

HELBURUAK

– Eduardo Chillidaren irudia ezagutzea, euskal eskulturaren izen handienetako bat.

– Eduardo Chillidaren obraren eta pentsamenduaren ikerketan sakontzea.

– Euskal eskultore unibertsal horren ondarearen indarraz gogoeta egitea.

HARTZAILEAK

Ikastaroa hau artearekiko eta kulturarekiko interesa duten pertsonentzat pentsatuta dago, eta ez da aldez aurreko ezagutzarik izan behar.

IRAKASLEA

Nausica Sanchez (Hezkuntza eta ikerkuntza arduraduna Chillida Leku Museoan)

Nausica Sanchez (Irun, 1977) Historia lizentziatua eta Kultur Ondarean espezializatua da, Deustuko Unibertsitatean Kultur Kudeaketan graduondoa egin zuen eta baita Zaragozako Unibertsitatean Museoetako Hezkuntzan. 2002an Chillida Leku museoko hezkuntza-arloan hasi zen lanean, 2004an, artistaren dokumentazio-zentroaren ardura hartu zuen artxiboa eta liburutegia koordinatuz.

Eskultoreari buruzko hainbat erakusketa eta argitalpenetarako ikerketak egin ditu. 2018ko azarotik, museoko Ikerkuntza eta Hezkuntza Saila zuzentzen du. 2019an museoa berriz ireki zela eta, hezkuntza arloa jarri du abian, kultur eta hezkuntza programazioa diseinatuz.

Local

Tanka Aretoa
Duconte karrika, 12
Saint-Jean-de-Luz, 595 Francia