Arte esperimentalen jaialdia, nazioartekoa eta 20 urte baino gehiagoko ibilbidea egin duena; Euskadiko zein munduko gainerako lekuetako artistak hartzen ditu. Jaialdian arte bisualen proiektu abangoardistak, instalazioak, soinu artea, kontzertuak, performanceak, dantza, zinema eta bideoak aurkezten dira. Horrez gain, sortzaileen eta publikoaren arteko topaketak indartzen ditu.