Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Bilbao Bizkaia Design Week 2024: BEGIHANDI 2024

noviembre 20, 2024

Bilbao Bizkaia Design Week 2024ren barruan.

BEGIHANDI bueltan da Bilbao Bizkaia Design Week egitasmoan! Azaroaren 20an EIDE Euskadiko Diseinatzaileen Elkarteak antolatutako ekitaldi ibiltari, ireki eta doakoaren 40. edizioa ospatuko dugu.

Astearen espirituarekin bat etorriz, diseinuaren ekosistema Bilbao-Bizkaian artikulatzen lagundu nahi dugu, giro informal batean topaketa, inspirazio eta truke espazio bat eskainiz. Gainera, ikuspegi zabalarekin egingo dugu, bertan elkartuko baitira, batetik, diziplina anitzeko profesionalak, bestetik, sormena maite duten pertsonak eta, azkenik, jakin-minez betetako promesa berriak.

Gurekin etorri nahi? Erreserbatu zeure plaza eta partekatu informazio hau ahal bezainbeste pertsona elkartu gaitezen. Datorren asteazkenean zeure zain egongo gara, azaroaren 20an, 19:00etatik 21:00etara Bira Kultur Gunean (Erronda kalea, 2)!

Kartelaren diseinua Asier Iturralde gure kideak egin du (Studio Gastón); 2024ko BEGIHANDIren irudiaz arduratu da. Gure  webgunean aurreko edizioak ikus ditzakezu; harpidetu zaitez edizio berrien jakinaren gainean egoteko.

 

Local

BIRA Kulturgunea
Erronda kalea, 2
Bilbao, Bizkaia 020 España