Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

suKaldea: jakintza praktikoa partekatzeko errezetagunea (Andoni Mutiloa)

noviembre 21, 2024

Sukaldaritza metafora ezin hobea da kultura-proiektu bat nola garatzen den ulertzeko, bi prozesuek funtsezko osagaiak, prestakuntza arduratsua, heltze-denbora eta, batez ere, dedikazio handia behar baitituzte.

Beraz, K bulegoasuKaldea saioekin jarraitzen du. suKaldean, praktika kultural onak partekatzeko gunean, kalitatezko proiektuak nola «prestatu» aztertuko da, osagai eta prestakuntza bakoitza zainduz, gure komunitatea aberastu eta konektatuko duten ekimenak sortzeko.

Bigarren hitzordu gastrokulturalean, Andoni Mutiloa sukaldariak prestatuko du mahaia.

Andoni Mutiloa (Hernani, 1976) kazetaria, irakaslea eta sortzailea da. Irratiko esatari eta erredaktore moduan egin du lan batez ere, Gaztean eta Euskadi Irratian. Azken urteetan, ordea, arte eszenikoen alorrean buru-belarri sartu da eta dagoeneko bi ikuskizun sortu ditu: Esnatu Naiz kabareta (2020) eta Sex Sua musikala (2022). Horrez gain, antzerkia, dantza, musika, performancea eta ikus-entzunezkoak lantzen dituen Elur Etxea ekoztetxeko arduraduna da Andoni. 2024ko abenduan bere 3. ikuskizuna estreinatuko du: Nire Fantasia kabareta.

Gaurtik aurrera bigarren saiorako erreserbak egiteko epea irekiko da. Egin erreserba eta eseri mahaian. K bulegoko suKaldean 12 lagunentzako lekua dago.

Saioa euskaraz izango da. suKaldeak erreserbak irekiko ditu azaroaren 19ra arte (edo lekua bete arte).

Izen-ematea

Local

K Bulegoa (Gipuzkoako kultura-agenteei laguntzeko bulegoa)
Errege Katolikoak, 16
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España