Gortina sotil batek bereizten ditu bizien mundua eta hildakoena.
Kultura tradizional guztietan urteko une batzuetan gortina hori urratu egiten da eta bi munduak nahastu egiten dira.
Erakusketak tradizio horietako batzuk erakusten ditu, hiru multzotan egituratuta:
“Gure Hildakoak” kultur tradizio eta ekosistema ezberdinetan.
“Haraindiko Biztanleak”.
“Eguneroko bizitza mundu ikusezinetan”.
Kulturen Museo Ibiltariak Europa, Amerika, Asia eta Afrikatik ekarritako hainbat objektu originalek osatzen dute bidaia hau.
Kulturen Museo Ibiltariak proposatutako bisita gidatu eta interaktibo honek, bisitariei sarbide eta parte hartze gunea zabaltzen die.
Pessefoneren mundu ikusezinera joan-etorriko bidaia.
Doluaren eta galeraren giza sentimenduari kulturatik eta arteetatik heltzeko aukera.
KULTUREN MUSEO IBILTARIA
Kulturen Museo Ibiltaria Sovint elkartearen proiektu nagusietako bat da kulturen arteko sentsibilizazio-lanean.
Sovint proiektuan “bestea” ezagutzeko beharra defendatzen dugu. Desberdinak ezagutzea, batzen eta lotzen gaituzten, kultur ulermenerako zubiak aurkitu eta eraikitzen dizkigulako.
Oso birtualizatuta dagoen mundu honetan (ukipen-pantailak eta errealitate birtuala), jatorrizko objektuen emozioa berreskuratzea proposatzen dugu. Zentzumen- eta emozio-esperientzietatik ikastea.
Horretarako, museo ibiltariak mila jatorrizko pieza baino gehiago ditu, planetako txoko guztietakoak. Elementu hauek, gure geografia zeharkatzen duten hainbat erakusketa/tailerretan egituratuta daude.
Helburua edo aitzakia pertsonei buruz hitz egitea da, gehiago ezagutzeko jakin-mina piztea…
Irisgarritasuna da proiektu honen ardatzetako bat.
Irisgarritasun geografikoa: Gu ikastetxeetara joaten gara eta gure “museoko aretoak” hezkuntza-komunitateari irekitzen dizkiogu.
Irisgarritasun fisikoa: Gure museoak ez du kristalik. Objektuak irisgarriak dira. Bisitariak ukitu ditzake, elkarreragiten dugu beraiekin gure zentzumenen bidez.
Edukiak eskola-curriculumetara eta adimen- eta funtzio-gaitasunetara iristeko egokituta daude.
Erakusketarekin batera tailer monografikoak egiten ditugu, non esperientzian oinarrituta geure objektuak fabrikatzeko aukera ematen ditugun.
SOVINT
Sovint GGKE bat da, 2010. urtetik gizarte-sentsibilizazio arloan lanean diharduena. Sentsibilizazio programen bidez kulturarteko bizikidetza, desberdinarekiko errespetua, elkarbizitza eta bestea ezagutzeak duen garrantzia aldarrikatuz.
Gure jarduera bi proiektu nagusiren inguruan egituratzen da:
Kulturen museo ibiltaria eta kulturarteko Sankofa espai
Sankofa pertsonen eta kulturen arteko topagune eta elkarrizketarako espazio gisa sortu zen. Gune ezberdinek ditugun balioekin lotutako jarduerak ahalbidetzen dituzte (erakusketak, tailerrak, kontzertuak, eztabaidak…).
“Sankofa: iraganetik ikastea etorkizuna eraikitzeko” (Ghanako Akan herriaren hitza)