Las Nenas kolektiboan Cristina Tomás eta Ane Sagu?és dira kide: sortzaileak, zuzendariak, performerrak, dramaturgoak, aktoreak, komikoak, artista diziplina anitzak, irakasleak, azterlariak, erreportariak, ekoizleak, argi- eta soinu-teknikariak, kutxazainak, idazkariak, zerbitzariak… Eta hori guztia, nola egiten den jakin gabe. Beren hurrengo lanaren sormen-prozesuan murgilduko gaituzte. Nola demontre egiten da antzezlan bat?