Azaroaren 13rako, asteazkena, dramaturgia tailerra (LiterCrearte) antolatu du Nafarroako Antzerki Eskolak Literarte jaialdiarekin elkarlanean. Truman Capoteren A sangre fría liburuan oinarritutako sorkuntza ariketa izango da, Ana Maestrojuanen (Producciones Maestras) eskutik.
Tailerra doan izango da, baina izena eman behar da 848 427797 telefono zenbakira deituta.