Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

HernaniKomik 2024

noviembre 15, 2024 - noviembre 17, 2024

Azaroaren 15ean eta 16an euskarazko komikigintzaren erdigune bihurtuko da Hernani. Atsegindegin kokatuko da komiki azoka. Hirugarren edizio honetan inoiz baino komiki aurkezpen gehiago izango dira, baita bestelako ekintzak ere.

Hamar komiki aurkezpen, horietako sei nobedadeak

Udazkena, euskarazko komikigintzan argitalpenetarako garai oparoa izaten da. Honela, izango diren hamar aurkezpeneratik sei labetik atera berri-berriak izango dira.

Argitaletxe eta denda hauen postuak egongo dira azokan: Argia; Elkar; Gaueko komiki denda; Harriet; Herrima; Ikastolen Elkartea-Xabiroi eta Nabarralde. Azokaren ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da bi egunetan.

Honez gain, azoka eremuan Space Opera euskal komikietan erakusketa ikusteko aukera izango da.

Asisko Urmenetak jasoko du ‘Joseph Camino’ saria

Hernanikomiken baitan, euskarazko komikigintzaren alde egindako lana saritzeko Joseph Camino saria ere banatzen da. Aurten, Asisko Urmeneta komikigile nafarrak jasoko du, hilaren 16an (12:00).

Sari honekin lotuta, azaroaren 15etik 29ra, Biteri Kultur Etxean Asiskoren ibilbide profesionala erakusten duen lanen erakusketa ikusteko aukera izango da.

EGITARAUA:

Azaroak 15, ostirala:

  • 11:00: Azokaren irekiera.
  • 17:00: Kromiki lehiaketaren sari banaketa (Dobera Euskara elkartea).

KOMIKI AURKEZPENAK:

  • 17:30: Oneka, Iruñeako Erresumaren sorrera. Eneko Lizardi egilea eta Iñaki Otamendi moderatzailea.
  • 18:00: Aldaxka pozoituak. Aritz Ibarra egilea eta Iñaki Otamendi moderatzailea.
  • 18:30. Mo. Bernardo Atxaga eta Pello Varela egileak, eta Iratxe Retolaza moderatzailea.
  • 19:00: Argia iraungi zen tokia. Mikel Begoña egilea eta Iratxe Retolaza moderatzailea.
  • 19:30: Mugako dragoiak. Gregorio Muro egilea eta Iratxe Retolaza moderatzailea.

Azaroak 16, larunbata:

  • 11:00: Azokaren irekiera.
  • 11:30: Iris. Yurre Ugarte eta Julen Ribas egileak, eta Ainara Azpiazu Axpi moderatzailea.
  • 12:00: Joseph Camino sari banaketa: Asisko Urmeneta.
  • 12:30: Dzirt-dzart saioa, zuzenean marraztuz: Asisko Urmeneta eta Marrakatue.

KOMIKI AURKEZPENAK:

  • 17:00: Abentura erraldoia. Adur Larrea eta Gorka Bereziartua egileak, eta Garbiñe Ubeda moderatzailea.
  • 17:30: Botere handi batek. Iban Zaldua eta Julen Ribas egileak, eta Garbiñe Ubeda moderatzailea.
  • 18:00: Egun bat Beti Berdin tabernan. Asier Iturralde Gaston egilea eta Garbiñe Ubeda moderatzailea.
  • 18:30: Ihes plana. Agustin Ferrer Casas egilea eta Garbiñe Ubeda moderatzailea.
  • 19:00: Ni, zu, gu. Tupust kolektiboko Maite Caballero, Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia eta Ainara Azpiazu Axpi.

Detalles

Comienza:
noviembre 15, 2024
Finaliza:
noviembre 17, 2024
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2024/11/15/hernanikomik-2024/webkklik00-detalle/eu/

Local

Atsegindegi Plaza
Hernani, Gipuzkoa 040 España