Sestaoko 37. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren egitarauaren barruan.
IKUSKIZUNA
Gauzak ez dira beti diruditen modukoak. Bada sorgin onik. Bat ezagutzen dugu: Maruja sorgina, ikuskizuna osatzen duten istorioetan gidari izango duguna.
1- Narcisa txerritxoaren istorioa. Narcisa, bere burua zoragarritzat duenez, aurrezki guztiak hartuta, ospearen bila joango da hirira, zera aukitzeko…
2- Paco ahate lotsatiaren istorioa. Maiteminduta dagoen Paco gureak heroi bihurtu nahi du bere maitea txundituta uzteko.
3- Ratulín familiaren historia. Sagutxo-familia horrek, beti zorrotz eta bakartia izan den Osaba Sentenciasen gutun bat jaso ondoren, sorpresaz betetako bidaia bat hasiko du, ezusteko amaiera izango duena…
KONPAINIA
LA PUERTA MÁGICA (Burgos) eta EL CAU DE L ‘UNICORN (Bartzelona) konpainiek elkarrekin ekoitzi duten laugarren ikuskizuna da hau, eta aurrekoak bezala, TXOTXONGILO HANDIAK ETA ARGI BELTZEKO AKTORE-LANA nahasten dituen MUSIKALA da. Konpainia honek beti ikuskizun musikalak eskaintzen ditu, eta oraingo hau antzerki-lan sentikorra da, jorratzen dituen gaiak ere halakoxeak baitira: beldurrak, autoestimua, immigrazioa, aniztasuna… Oso testu txukunak eta inpaktu bisual eta musikal handia dituen ikuskizuna da. Umorea, samurtasuna, alaitasuna, tristura eta magia nahastu, eta ikusleen arreta antzezpen osoan zehar bereganatzea lortzen du.