Sestaoko 37. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren egitarauaren barruan.
IKUSKIZUNA
Artimañas dragoiak Tranquilia Erresuma suntsitzeko mehatxu egin du, Valentina printzesa entregatzen ez badiote. Berak, orduan, herensugeari “bereak eta bi” esatea joatea erabaki du, baina aitak, Calmodio erregeak, galarazi egin dio. Rimas-ek, Valentina printzesaz maitemindutako lorezainak, boluntario eskaini du bere burua herensuge lotsagabea baretzeko, arma bakartzat harpa eta poemak hartuta. Haren musika jasaterik ez duen Artimañas-ek lorezaina preso hartu, eta hura jateko eta herrialde osoa zapaltzeko mehatxua egin du, Printzesa eramaten ez badiote. Azkenik, Valentinak berak konponduko du egoera, ikusleen laguntzarekin. Istorio honek ipuin klasikoetan ezarritako rolak berrikusten ditu, eta hori horrela, pertsonaia bereziak erakutsiko dizkigu: Valentina, bere burua erreskatatzen duen printzesa; Rimas lorezaina, zaldun ausarta izan nahiko lukeen tipo sentikorra; Calmodio erregea, janariaz maiz kexatu arren, inoiz sukaldatu ez duen eta zaintzak baloratzen ikasi behar duen erregea; eta Artimañas, piztia gaiztoa iruditu arren, bihotzetik bihotzera komunikatzean, oso bakarrik eta haserre dagoen norbait dela agerian uzten duen dragoia.
KONPAINIA
Esparru pedagogikoan oso zentratuta dagoen SOL Y TIERRA konpainiak hezkidetzari lotutako gaiak jorratzen ditu antzezlan honekin. Ipuinetako pertsonaia arketipikoekiko begirada kritikoaz, honako hauei buruzko hausnarketa egingo du: zaintza-lanen balioa eta horiek ekitatez banatu beharra, gatazken konponketa baketsua, ezberdinen artean akordioa eta ulermena lortzeko aukera, arazoen konponbide izan daitekeen enpatia eta identitatea eta askatasun pertsonalaren bilaketa, gizarte-baldintzapenen aurrean. 8