Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Euskadiko Orkestra (abonu denboraldia): «SCHUMANN / SIBELIUS»

noviembre 15, 2024 - noviembre 22, 2024

Kristiina Poska estoniar zuzendaria herrialde baltikoetako musikan espezializatuta dago eta, Belgikako Elizabeth erregina lehiaketa irabazi duen Baiba Skride letoniar biolinistarekin batera, Europa diagonalean zeharkatuko duen egitarau bati helduko dio, Frantzian hasi eta Finlandian buka, tartean Alemaniatik ere igarota. Bidaiaren abiapuntua Gabriel Faureren musika intzidentala izango da, Maurice Maeterlincken Pelleas et Melisande antzezlan sinbolistarako egindakoa. Izan ere, Debussy, Schoenberg edo Sibelius konpositoreen irudimena pizteko moduko lan bat da. Jarraian, Skridek Robert Schumannen azken lan handia joko du: Biolinerako Kontzertua. Erietxe batean sartu baino lau hilabete lehenago idatzi zuen, eta konpositorearen emazteak eta lagunek ezkutatu egin zuten zenbait hamarkadaz, eromenaren emaitza zelakoan. Amaitzeko, Jean Sibeliusen 5. Sinfonia entzungo dugu. 2. Sinfoniarekin batera, haren ziklo sinfonikoko ospetsuena eta dotoreena da. 

  • Kristiina Poska, zuzendaria
  • Baiba Skride, biolina

EGITARAUA:

G. Fauré

  • Peleas y Melisande. Suite

R. Schumann

  • Biolinerako kontzertua

J. Sibelius

  • 5. Sinfonia

Data eta lekua

 

Detalles

Comienza:
noviembre 15, 2024
Finaliza:
noviembre 22, 2024
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2024/11/15/euskadiko-orkestra-abonu-denboraldia-schumann-sibelius-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Donostia, Gasteiz, Iruñea eta
Bilbao, Bizkaia 020 España