Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Euskal Antzerkigintza Feminista Baterantz» topaketa

noviembre 29, 2024

EHAZEk jardunaldi bat antolatu du Oiartzunen, ikuspegi feminista euskal antzerkian txertatzeari buruz hausnartzeko. «Euskal Antzerkigintza Feminista Baterantz» izeneko topaketa azaroaren 29an izango da, Oiartzungo Landetxe Aretoan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuarekin, Oiartzungo Udalarekin eta herriko Asanblada Feministarekin lankidetzan.

Jardunaldiaren egitaraua:

11:30 – Harrera.

12:00 – Ongietorri ekitaldia eta gaiaren aurkezpena.

12:30 – Etenaldia.

13:00 – Lan-saioak (gaikako taldeak aukeratu ahal izango dira).

  • Gune feministak sortzea eta ahalduntzea euskal antzerkigintzan.
  • Sareak sendotzea euskal antzerkigintzan.
  • Kultura-politikak eta euskal antzerkigintzaren egoera.
  • Inklusioa euskal antzerkigintzan.

14:30 – Bazkaria.

Bazkalostean – Goizeko lanak partekatzea.

18:00 – Mahai ingurua: «Euskal antzerkigintza feminista baterantz: zertarako eta nola?».

20:00 – Itxiera Orgasmo taldearen eskutik eta amaierako ospakizuna.

Topaketa hau hausnarketarako eta ekintzarako gune bat da, euskal antzerkigintzan praktika feministak txertatzen jarraitzeko, antzerkiaren esparrua bidezkoagoa eta eraldatzaileagoa izan dadin.

Informazio gehiago

Local

Landetxe Kultur Aretoa – (Landetxe Auditoriuma)
Landetxe Plaza
Oiartzun, Gipuzkoa 063 España