Asaari Bibang komiko garratz eta apurtzailea da, eta bere bizipenak komedia huts bihurtu ditu. Eszenatokian ahoz eta umore handiz borrokatzen da topiko, aurreiritzi eta estereotipoen aurka.
Bakarrizketa afrofeminista eta arrazismoaren aurkakoa da, eta Espainian emakume migratzailea eta beltza izatearen berezitasunez hitz egiten du, itzulingururik gabe.