Euskal Denda ekarpen garrantzitsua da Euskal artisautza tradizionalaren eta gaur egunekoaren hedapen eta sustapenerako. Esperientzia horren bidez, gure artisautza tradizionalaren benetako irudia –sarritan baztertua izan dena– helarazi nahi diete bisitariei, eta gure arbasoek egunero erabili ohi zituzten objektuak gaur egun oraindik erabilgarriak direla azaltzen eta erakusten dugu.
Objektu horietako edozein, gaur egun, eskuragarri eta erabilgarria dela jakinarazteko eta erakusteko baliatu behar da esperientzia hori; objektu horiek egunero erabiltzeko edo oparitarako erabil daitezke, eta erabileran eta denboran zaharkiturik gera ez daitezen, metodologia berriak erabiliz birdiseinaturik daude. Horrexek behar du izan Euskal Dendaren zeregin nagusia.
Informazio guztia:
Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.