Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Basotik burdinolara», Olentzero eta Mari Domingiren bisita gidatua

noviembre 30, 2024 - diciembre 15, 2024

«Basotik burdinolara» Olentzero eta Mari Domingiren bisita gidatua da, errota eta burdinola multzo honen kanpoan eta barruan egingo dena. Bisita honek Olentzeroren eta Mari Domingiren eskutik ikazkinaren lanegun bateko betebeharrak ezagutzeko aukera ematen die haurrei. Horretarako, bertaratzen direnen laguntza beharko dute.

Olentzerok ikazkintza prozesua azalduko du txondorra batean eta laguntza eskatuko dio El Pobaleko errementariari. Aizkora sutegian prestatzen ikusiko dugu, zuzeneko forja erakustaldi batekin. Gainera, bertaratzen direnek, irin-errota bisitatuko dute, Mari Domingik martxan jarriko du eta bertan lortutako irinarekin ogia eta taloa nola egiten duen azalduko die. Bisita honetan haurrek Olentzerori eta Mari Domingiri Gabonetako gutunak ere emango dizkiete.

Hona hemen datak:

  • Azaroa: 30
  • Abendua: 1, 6, 7, 8, 14 eta 15

Egunero, ordubeteko hiru emanaldi eskainiko dituzte: 10:00etan / 11:30ean / 13:00etan

Erreserbak azaroaren 12an 09:00etatik aurrera egin ahal izango dira.

Plaza mugatuak.

Online bakarrik egin daiteke erreserba.

HEMEN ERRESERBATUErreserbatu plaza

Informazio edo kontsulta gehiago izanez gero: elpobal@bizkaia.eus idatzi edo deitu 629 271 516 mobilera.

Local

El Pobaleko Burdinola
El Pobal auzoa, z/g
Muskiz, Bizkaia 071 España