Azaroaren 30ean, larunbata, Munduko Medikuak elkarteak, Ner Group taldearekin lankidetzan, familientzako jardunaldia antolatuko du Getxon, Afrikako historiaren, kulturaren, politikaren edo ekonomiaren beste ikuspegi bat emateko helburuarekin, guztiok konturatu gaitezen Afrikari buruzko guztia Mendebaldeko ikuspegitik kontatu eta transmititu digutela beti.
Goiz osoan zehar, “AFRIKAN MURGILTZEN: (Re)contando Afrika” erakusketa bisitatu ahal izango da Algortako Kultura Gelan. Munduko Medikuak elkarteak gizarte-eraldaketa bultzatzeko martxan duen hezkuntza-proiektu batean oinarrituta dago ekimen hori, guztiongan gogoeta sorrarazteko Afrikako kontinenteaz kontatu digutenari buruz. Afrikaren gainean Ikuspegi berri eta positiboa sustatu nahi da, duen aniztasuna eta aberastasuna hobeto ezagutu eta betiko estereotipoak alde batera utzi ditzagun, aurreiritzietan oinarritutako harremanak ezabatu eta jarrera diskriminatzailerik errepikatu ez dadin.
Erakusketak collagea darabil justizia sozialerako eta artibismorako tresna gisa, afrofuturismoan inspiratua. Karina Senatore artistak erausketarako diseinatutako panelez gain, proiektuan parte hartu duten bigarren hezkuntzako ikasleek egindako lanak ere ikusi ahal izango dira. Bertaratzen direnek bisita gidatua egiteko izena eman dezakete eta familientzako tailerretan parte har dezakete kontinente horren kultur aniztasuna modu entretenigarrian ezagutzen laguntzeko, irakurketaren, marrazkigintzaren eta Afrikako oihalekin egindako eskulanen bitartez.
Ekitaldi hori dela-eta, bide batez, bat egingo dugu Fair Saturday ekimenarekin. Gizarteari eragiteko arte eta kulturarako eguna. Urtero-urtero, Black Friday egunaren biharamonean, ostiral horretako kontsumismoaren alternatiba gisa, munduko hainbat lekutako kultur eragile askok jarduera artistiko ugari antolatzen dituzte eta, aldi berean, babesa ematen diote bakoitzak aukeratutako proiektu sozial bati.
Jardunaldian parte hartzea doakoa da, baina, nahi bada, laguntza eman daiteke Euskadin garatzen ari garen proiektu honetarako; proiektuaren helburua da, hezkuntzaren esparruan lan eginez, gizarte zibil berria eraikitzea, gizarte-aldaketarekin era konprometituan eta arduratsuan jokatuko duena.
Munduko Medikuak elkarteak eta Ner Group taldeak gonbita egiten dizuete egun horretan gurekin bat egin dezazuen artearen, kulturaren eta elkartasunaren alde. Bazatoz?
Eguna: Larunbata, azaroak 30
Tokia: Villamonteko Kultur Etxea
K/ Villamonte A-8 behe solairua. Algorta (Bizkaia)
Erakusketaren eta tailerren ordutegia: 10:00etatik 13:00etara
Bisita gidatuak ordu erdiro eta tailerrak txandaka.
Sarrera doakoa ume zein nagusientzat
Parte-hartzaile kopuru mugatua, gela bete arte.