Feministaldia 2024 jaialdiaren barruan.
«Harreran, “kaixo, agur!”” hitzetatik harago, begiradan dugu arreta. Begiradek jasotzen dute herritarra edo errefuxatzen. Atea gurutzatu eta sartu zaitez askotariko beharrak asetzen dituen Plazara: espazio segurura, abegikorrera; sentitu zaitez jasoa; esku-hartzea izan dadin ahalduntzailea; udal ekipamendu publikoa den arren, komunitariotik ere baduena (autoantolakuntza); emakume-gizon-ez bitar zein sexu disidenteentzako leku dena; adineko, gazte zein haurrentzako dena; matxismoa, arrazakeria, heteropatriarkatuak kolpatutako herritarren aterpe eta bozgorailura sartu; kontzientzia eta eraldaketa feminista eta antiarrazistarako kabi, (des)ikas-leku…
Askotariko beharrak asetzen dituen plaza honetatik hitz eginen dugu bertan gurutzatu eta elkar ezagutu nahi duten emakumeez*, harremanez, korapiloez, aniztasunaren politizazioaz, gatazkez, izendatzea asko kostatzen den desberdinkeriez, gorputzetan txirikordatzen diren zapalkuntzez, kale nagusitik erauzitako bizitzez, agurrez, “Agur, Ciao, Salamalikum, bizlama, buenos dias…”-ez, hau da, hiztun eta hizkuntzez, harreraren garrantziaz eta beste hainbat kontuez.»